Andoni Arozenari omenaldia abenduaren 13an

Txintxarri 2007ko urriaren 5a

Astelehenean egindako ohiko bilkuran, Udaleko Euskara Zerbitzuak zenbait erabaki hartu zituen. Andoni Arozenari egingo zaion omenaldiaren inguruan, abenduaren 13an 19:00etan Kultur Etxean izatea onetsi dute. Bestalde, herriko hainbat establezimendu komertzialekin adostutako planen harira, plana egin duten merkatariei Udalaren Euskarako Ziurtagiria ematea onetsi dute.
Euskarako egitasmoak elkarlanean garatzeko Buruntzaldeko plana 2007-2008 eta euskarazko aldizkariak eskoletako umeen eta gaztetxoen artean sustatzeko programa ere onetsi dituzte. Bestalde, asteleheneko ohiko bilkuran, "Udalean Euskara Erabiltzeko III 2008-2012 plana" aurkeztu zuten.•