Landaberriko guraso eskolari hasiera emateko “Nola hobetu familia-eskola erlazioa?” tailerra antolatu dute ikastolan. Edurne Galindez HUHEZIko irakasleak eskainiko duen ikastaroak hainbat helburu ditu: familia eta eskola arteko elkarlanaren garrantziaz jabetzea, familiak haurraren hezkuntzan inplikatzeko dituen era desberdinak ezagutzea, inplikazioen lehentasuna eta oztopoak hausnartzea, familia-eskola erlazioa oztopatzen duten faktoreak ezagutzea eta, azkenik, elkarlana sustatzeko teknikak eta estrategiak ezagutzea. Edukiei dagokionez, familia-eskola elkarlanaren inguruko garrantzia, familia-eskola inplikazio desberdinak, elkarlana oztopatu dezaketen elementuak (eskolatik eta familiatik), elkarlana sustatzeko teknikak eta estrategiak, nola bultzatu elkarlana eskolatik eta familiatik eta nola mantendu edo hobetu elkarlana gurasoek gaiak jorratuko dituzte. Metodologia parte hartzailea izango du tailerrak eta teoriaren azalpenaren ostean, gurasoek talde txikietan ariketak burutuko dituzte eta gaiei buruzko eztabaidatan parte hartuko dute.
Tailerrak Garaikoetxea eraikinean izango du leku eta ordu t'erdiko lau saioz egongo da osatua. Hauen datak urriaren 15,17, 22 eta 24 eta ordua 15:30etatik 17:00etara.•