Odol emateak saria balio du

Txintxarri 2007ko urriaren 5a

Oria Beheko Odol emaileen elkarteak urriaren 21an, diploma eta zilarrezko intsigniak banatuko dizkie hogei eta bost aldiz odola eman dutenei eta berrogei eta hamar odol-ateratzeetara (gizonezkoetan) eta berrogei (emakumezkoetan) iritsi direnei, aldiz, saria eta diplomak.
Aurretik, eguerdiko 12:00ak aldera, odol emaileak Orioko plazan elkartuko dira eta, ostean, San Nikolas Parrokian ospatuko den mezara joango dira. Ekitaldi hau dela eta, bazkaria izango da Orioko Balea Hotelean.
Odol emaileen elkarteak aditzera eman digunez, bakailao entsalada, itsaski krema, legatza plantxan, entrekota, gazta tarta, edariak eta kafeaz osatutako menuak 32 euro balio ditu. Bazkarira joan nahi izanez gero, urriaren 14a baino lehenago 943 37 13 45 telefonora deituz eman beharko duzue izena. Hau guztiarengatik, elkarteak Oriora joateko autobusa antolatu duela jakin arazi nahi diete herriko odol emaileei. Autobusa goizeko 11:30etan aterako da taxien geltokitik.

Azken odol ateratzeak
Horrez gain, Joxe Usabiaga Lasarte-Oriako odol emaileen elkarteko arduradunak jakitera eman digunez, irailaren 24an egin zuten azken odol ateratzean, 76 odol ateratze egin zituzten. Hauetako lau emaile berriak direla azpimarratu dute•