Joan den asteazkenean Michelingo zuzendaritzak Lasarte-Oriako faktoria berregituratzeko hartu nahi dituen neurriak aditzera eman ondoren, hitzarmen kolektiboaren harira enpresak egindako azken proposamena bozkatu zuten langileek ostegun eta ostiralean. Bozkak utzitako emaitzei erreparatuta, Michelin-Lasarteko langilegoaren gehiengoa bat dator enpresaren azken eskaintzarekin. Jakin dugunez, %85eko partehartzearekin (983 langile), 565 langileek enpresaren eskaintzaren alde bozkatu zuten, 369 aurka, 45 zuri eta 4 nulu izan ziren.
Bilera asteazkenean
Michelingo Enpresa Komiteak bozkaketaren emaitzak nahiz enpresaren berregituratze plana aztertuko ditu asteazkenean enpresako ordezkariekin duten bileraren aurretik.•