Aldaz garaile lehenengo derbian

Txintxarri 2007ko urr. 8a, 02:00

Areto-futbola, I. Maila Aldaz H.K. 5 ISU leihoak 4 Aldaz Hortz klinika Josu Lopez, Roberto Perez, Juan Antonio Garcia eta Oscar Garcia -hasierako bostekoa-. Urtzi Azpiroz, Carlos Garcia, Iñaki Francisco eta Sergio Iñigo. isu leihoak Gorka Arozena Fitxaje, David Piñero, Jose Manuel Sanchez Rubio, Gorka Urruzola eta Mikel Goñi -hasierako bostekoa. Ivan Acosta eta Mikel Iñigo. Golak 1-0, Roberto Perez. 2-0, Iñaki Francisco. 2-1, Jose Manuel Sanchez Rubio. 3-1, Oscar Garcia. 3-2, David Piñero. 3-3, Mikel Iñigo. 4-3, Urtzi Azpiroz. 4-4, David Piñero. 5-4, Carlos Garcia.

Denboraldiko lehenengo derbia izan genuen atzo lehian Lasarte-Oriako kiroldegian. Bi taldeek berdinketa lortu zuten denboraldiko lehenengo partidan eta gogotsu agertu ziren partida irabazteko. ISUk 8 baja zituen partida honetarako eta herriko txapelketako partida jokatzetik zetozen zenbait jokalari. Horrek, norgehiagoka baldintzatu zuen.
Bi taldeak ongi ezagutzen dira eta partida hasiera arerioaren indarrak kontrolatzeko izan zen. Honela, Aldazek neurria hartu zion ISUri eta bi gol egin zituen lehenengo hamabost minututan. Hala ere, ISU ez zen atzen geratu eta gutxira Jose Manuel Sanchez Rubiok jokaldi paregabea eginez atezainaren aurrera iritsi eta baloia emeki altxatuz atezaina gainditu zuen.
Ostean, bi taldeek baloiaren jabetza borrokatu zuten. Aldazek ISUk baino gol aukera gehiago sortu zituen eta hauetako batean ISUko atezainak baloia aldaratu, Oscar Garciak baloiari jo eta Aldazen hirugarren gola etorri zen.
Atsedenaldira iritsi baino lehen, bi taldeak lasaitu eta partida berdindu zen. Baina ISUk 3 eta 2ko egiteko aukera izan zuen, Jose Manuel Rubioren paseetako bat David Piñerok ate barrura sartu baitzuen.
Bigarren zatia indarrez hasi zuten bi taldeek, ISUk partida berdindu nahi zuen eta Aldazek aldea handitu. Baina Jose Manuel Sanchez Rubioren areaz kanpoko jaurtiketa alderatu ostean, Josu Lopez Aldazeko atezainak ezin izan zuen Mikel Iñigoren gola ekidin. Honi esker ISUk partida berdintzea lortu zuen.
Orduan, kontraeraso ugari sortu zituzten eta hauetako batean Carlos Garciak atera baloia jaurti nahi izan zuen, baina huts egin eta Urtziren oinetara joan zen baloia, honek baloia jo eta 4 eta 3koa ezarri zuen markagailuan. Eta minutu gutxira erantzuna etorri zen, David Piñero izan zen baloia jaurti eta sareetara bidali zuen launako berdinketa lortuaz.
Ez zuten amorerik eman, garaipena lortu nahi baitzuten bi taldeek. Baina Aldazek eraman zuen garaipena. Baloia jokatu eta Urtzi, Juan Antonio eta Carlosen arteko paseak azken honi bosgarren gola egiteko aukera eman zion. Ondoren, bukaera arte sufritu behar izan zuen Aldazek.

Hurrengo partidak
Hurrengo astean ere derbia dugu, ISUk Buenetxearen aurka jokatu beharko baitu; Aldazek, aldiz, Inter UPV/EHUren aurka.•