Lasarte-Oriatik Leizara bizikleta gainean

Txintxarri 2007ko urriaren 8a

Urtero legez, Buruntz Azpi elkarteak antolatutako mendi ibilaldia bizikletaz egin zen irailaren 29an. Zazpigarren edizio honetan, 30 bat lagun bildu ziren Lasarte-Oriatik Leitzara joan etorrian dauden 60 km.ak egitera. Basaundi bailaratik 8:30etan atera eta Leitzara abiatu ziren Leitzaran bailaratik barrena. Bertan hamaiketakoa egin eta buelta, Lasarte-Oriara 13:00ak aldera iristeko, elkarteko zuzendaritzak prestatutako bazkaria zain baitzuten. Aurten neska batek ibilaldian parte hartu du lehenengo aldiz eta hurrengo urteetan neska gehiago animatzea espero dute, baita txirrindulari gehiago ere.•