Hurrengo ostiralean, urriaren 12an, Agustin Molina Golf Memorialaren VII.edizioa jokatuko da Castillo de Gorraiz golf zelaian. Lau jokalariz osatutako sei talde onartuko dituzte gehienez. Antolatzaileek gogorarazi dute irteera goizeko 9:00etan izango dela eta Zelaiko Kapitainak taldeen ordena eta zuloak erabakiko dituela. Lan erdiak eginda, hamaiketakoa izango dute bertan. Txapelketa amaitu ondoren golf zelaiko Klubean bazkaria antolatu dute parte hartzaile guztientzat. Bertan sari banaketa egingo dute antolatzaileek.
Izena emateko azken eguna asteazkena da eta Zubi eta Gure-Etxea tabernetan egin behar da.•