Buruntz-Azpik 2007ko ehiza eta arrantza sariak banatu ditu

Txintxarri 2007ko urr. 8a, 02:00

Buruntz-Azpi elkarteak 2007ko ehiza eta arrantza saileko sari banaketa egin zuen larunbata gauean. Sari banaketa afari osteko giro paregabean egin zen. Trofeoak eta txapelak elkarteko presidenteak eta sailen arduradunek bantu zituzten eta bi sari berezi eman ziren, bata arrantza saileko harrobiko haurrei eta bestetik elkateak duen txakur eiza txikiko beteranoari, Antonio Carrascori.

Buruntz-Azpi elkarteak 2007 denboraldiko arrantza eta ehiza sariak banatu zituen larunbatean antolatutako afarian. 60 bat bazkide eta senide giro onean bildu ziren sari banaketa ikusteko.
Bapo afaldu ostean, Borja Rosales, presidenteak Miguel Gestoso eta Kakalo ehiza eta arrantzako delegatuen laguntzaz sariak banatu zituen.
Lehenengo arrantza saileko harrobiko hamalau haurrei sari berezia eman zieten. Sarituak Ekain Torres, Mikel Fernandez, Maider Diez, Aitana Ramirez, Enara Ramirez, Josu Fernandez, Haizea Sarasola, Enara Fernandez, Ekaitza Fernandez, Ane Bego Matxain, Olatz Matxain, Ibai Mitxelena, Aimar Mitxelena eta Ioritz Gonzalez izan ziren.
Ostean helduen txanda iritsi zen,. Honela, Javier Salsamendik Zizare arrantzako lehenengo saria eraman zuen eta bigarrena Juan Antonio Matxainek. Arrantzaldi arina mailan lehenengoa Martxel Fernandez izan zen, Antonio Dominguez Cepedak eraman zuen bigarren saria eta Javier Salsamendik hirugarrena. Itsaso arrantzan, berriz, saritua bakarra izan zen, Juan Tomás Aldaz Topi.
Ehiza sailari dagokionez, Sporting-Compak lehiaketan lehenengo saria Jesus Ramirez Txutxik eskuratu zuen, J. Iraolak bigarrena eta hirugarrena Eduardo Abaigarrrentzat izan zen. Kaiola galeperra mailan lehenego saria Jesus Ferreirak eskuratu zuen, bigarrena Jesus Mari Gonzalezek eta hirugarrena Eneko Urdampilletak. Eta azkenik, txakur ehiza txikiko lehenengo saria ere Jesus Ferreiraremtzat izan zen, bigarrena Luis Sanchezentzat eta hirugarrena Jesus Criadorentzat. Maila honetan beteranoa den Antonio Carrascori sari berezia eman zioten.

Gipuzkoako ehiza txapelketa
Honetaz gain, atzo jokatu zen Gipuzkoako txakur ehiza txiki txapelketan Buruntz-Azpiko bi kide lehiatuko zirela aipatu zuen Borja Rosalesek. Batetik Laura Martin emakumezkoen mailan eta, bestetik, afarian saritua izan zen Antonio Carrasco ehiztari beteranoa.•