Euskara eta kirola eskutik, gaur abian jarriko den egitasmoan

Txintxarri 2007ko urriaren 8a

Ttakun elkarteak antolatuta eta Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastolak lagun, aste honetan 55 haurrek Eskola Kirola egitasmoan murgilduko dira maiatzara arte.
Asier Munduate, Eskola Kiroleko koordinatzaileak azaldu digunez, Landaberriko Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako haurrek eta Sasoetako Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako azken urtea, hau da, 5 urteko haurrek parte hartuko dute Eskola Kirolean.
Ekintzaren helburuak anitzak dira Asierrek jakin arazi digunez, “kirola egiteaz gain, garrantzia handia izango dute euskara landu, lagunak egin, gorputz abilezia erabili eta, batez ere, haurrek ondo pasatzea”.
25 entrenatzailek izango dute haurren ardura eta, honetaz gain, hainbat kiroletan talde bat baino gehiago sortu behar izan direla aipatu digu Munduatek.
Honela, 5 urteko, 1. mailako eta 2. mailako haurrek ordu beteko saioan jokoekin disfrutatuko dute eta 3 eta 4 mailako benjamin eta 5. eta 6. mailako alebinek, berriz, futbola, saskibaloia, tenisa, pilota, gimnasia erritmikoa, atletismoa, judo eta igeriketa.
Ekintza desberdinetarako kiroldegia, zein Sasoeta eta Garaikoetxea ikastoletako kirol instalakuntzak erabiliko dira.•