Lasarte-Oriako Udaleko Euskarako Batzordeak Enpresako Euskara Plan Integralak eta Udalaren euskara ziurtagiriak sinatzeko ekitaldia ospatuko du asteazkenean, 20:15etan Manuel Lekuona Kulturetxean.
Lasarte-Oriako Euskara Batzordea 2000 urtean hasi zen Plan Integrala lantzen, baina azken lau urtetan hartu du benetako indarra. Geroztik, 44 Plan Integral burutu dira Lasarte-Orian. Herriko merkatariak pixkanaka euskararekiko konpromezua hartzen ari dira. Honen isla da dagoeneko 19 ziurtagiri banatu dituela Euskara Batzordeak. Ziurtagiri hauek hiru urteko balio dute: denbora honetan merkatariei jarraipena egiten zaie eta ziurtagiria mantentzen duten edo kendu egiten zaien erabakitzen da.
Aurtengo sinatzaileak
Asteazkenean, Lagunak Elektrizitatea eta Xule fisioterapia zentroak jasoko dute ziurtagiria. Eta aurtengo sinatzaile berriak ondorengoak dira: Ibaiondo fisioterapia zentroa, Urruzola mertzeria, Urbistondo farmazia, Rakel masajista, Arrupe elektrizitatea, Arreski eta Orbela belar dendak.•