Atxilotua lapurretan egiten saiatzeagatik

Txintxarri 2007ko urriaren 8a

Ertzaintzako agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu dute Udaltzaingoarekin elkarlanean, xiringa batez mehatxua egin eta denda batean lapurreta egitea leporatuta. Gertakariak arratsaldeko 18:00 aldera gertatu ziren Hipodromo Etorbideko saltoki batean. Atxilotuak, zapi berde batez estalita zeraman burua eta xiringa batez mehatxatzen zuen bitartean, 30 euro eskatu zizkion dendariari. Honek ezetz esan eta liskarrean hasi ziren kanpotik beste pertsona bat sartu eta lapurrak ihes egin zuen arte. Ustezko egilea Hipodromo inguruan aurkitu zuten minutu batzuk beranduago eta Hernaniko Ertzainetxera eraman zuten.•