Semblante Andaluz Andaluziako Elkarteak bere V. Aste Kulturala antolatu du. Gaur hasi eta igandera arte iraungo duen jaialdi honek era eta gustu guztientzako ekintzak izango ditu.
Iaz ez bezala, ekitaldiak elkartearen lokalean egingo dira. Antonio Pedraza lehendakariak azaldu digunez, “jaia kaleratzeak lan handia suposatzen du eta, honetaz gain, berandu hasi gara aste kulturala prestatzen.”
Ekitaldi nagusiak
Larunbatean antolatu diren gau festa flamenkoa eta herri afaria izango dira Aste Kulturaleko ekitaldi nagusiak eta ekitaldi hauetara jende ugari gertaturatzea espero dute antolatzaileek.
Honetaz gain, asteartean Antonio Pedraza berak Andaluziako gaiei buruzko hitzaldia eskainiko du. Pedrazak aditzera eman digunez, bertan Komunitate Andaluzen VI. Kongresuan jorratutako gaiak azalduko ditu, hala nola, gizarte ongizatea, gazteria edo Komunitate Andaluzak munduan.
Azpimarratzeko beste ekintzak elkarteko taldeen emanaldiak izango lirateke, batetik ostiralean Semblante Andaluz koruarena eta bestetik Sentimiento taldearena; eta haurrentzako Patxin eta Pastin pailazoena. “Harrobia zaindu behar dugu eta haurrek elkartea leku dibertigarria dela ikustea nahi dugu”, esan digu Antoniok.
Lehiaketak
Emanaldiez gain, hainbat lehiaketa ditugu, argazki lehiaketa, hala nola, patata tortila lehiaketa edo potora tiratzekoa. Antolatzaileek, jendeak hauetan parte hartzera animatu nahiko lituzke, baita beste ekitaldietara gerturatzea ere.•