Familia eta eskolaren arteko harremana aztergai

Txintxarri 2007ko urr. 15a, 02:00

Landaberriko guraso eskolak antolatutako “Nola hobetu eskola-familia arteko erlazioa?” tailerrak onespena izan du eta 12 guraso bildu dira gaur arratsaldean ospatu duten lehenengo saioan. Edurne Galindez HUHEZIko irakaslearen laguntzaz familia eta eskola arteko elkarlanaren garrantziaz jabetu, familiaren inplikazio mota desberdinak, oztopoak eta elkarlanerako teknikak eta estrategiak ezagutuko dituzte gurasoek. Oraindik hiru saio geratzen dira, hots, hilaren 17an, 22an eta 24an.