Semblante Andaluzeko taldea, bigarren adiskidetasunaren txapelketan

Txintxarri 2007ko urriaren 15a

Adiskidetasunaren Txapelketako lehen edizioa jokatu da egunotan Tolosako Usabal kiroldegian bertako Peña Blaugrana taldeak antolatuta. Beste herrialdetako eta erkidegoetako taldeen artean, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkarteko taldea lehiatu da eta bigarren sailkatu da azken sailkapenean, lau partida irabazi eta soilik finala galdu ostean.
Macario Iglesias entrenatzailearen esanetara aritu diren jokalariak, Jonhatan Seisdedos, Mikel Bernabe, Arkaitz Arenillas, Mikel Jimenez, Carlos Martin, Javi Gomez, Victor Dominguez, Pablo Izquierdo, Ares Gonzalez, Alejandro Calvo eta Oliver Fuentes izan dira. Lehen norgehiagokan, Esperanza Latina taldeari gailendu zitzaien (7-1). Ondoren, Maroko (7-5) eta Katalunia (3-1) mendean hartu eta gero, final erdietan Galizia izan zuten aurkari. Lasarteoriatarrak oso erraz nagusitu ziren (7-0) eta finalerako sailkatu ziren. Atzo eguerdian jokatutako partidan, Euskal Herriaren aurka neurtu zituzten indarrak. Oso norgehiagoka lehiatua izan zen eta bi taldeak izan ziren aurretik markagailuan. Amaieran, Euskal Herria 3 eta 2 nagusitu zen .
Txapelketako irudiak datorren astelehenean ikusteko aukera izango da C+ telebistako Fiebre Maldini saioan.•