Aste batzuetan zehar luzatuko den kanpaina historiaren zehar bakearen, giza eskubideen, berdintasuna edo elkartasuna bezalako baloreekin lotuta egon diren pertsona ospetsuen argazkietan oinarritua dago, hala nola, Che Guevara, Mahatma Gandhi edo Robin Hood. DYAk boluntarioaren eginkizunak gizartean duen garrantzia gogoratu arazi nahi du kanpainan honen bidez eta, aldi berean, besteengatik ezeren truk zerbait egitea erabaki duten jende apalak gure ongizatean zenbateko eragina izan duen aditzera eman nahi du.
Elkarteak, gaur egun, 16 eta 70 urte bitarteko boluntarioak ditu. Hala ere, gizartean elkartasuna edo konpromezua bezalako baloreak ez dira bereziki sustatzen eta, ondorioz, DYAk azpimarratzen duen bezala boluntariotzarekin lan egiten duten elkarteek arazo handia dute laguntzaile falta dela eta.
Ondorioz, edozein adinetako jendeari ateak irekitzen dio DYAk. Boluntarioek bete behar dituzten baldintzak, denbora libre pixka bat eduki eta ikasteko gogoa izatea. Hortik aurrera, DYAk berak antolatzen du boluntarioen heziketa. Laguntza ekintza eraginkor bat burutu dezaten behar dituzten erremintekin hornitzen ditu eta bere interesetarako gertuen izan daitezkeen ekintza alorrak aurkitzen saiatzeaz kezkatzen da.
Honela, DYAko boluntarioa izatea zer den edo elkarteari buruz gehiago jakin nahi luketen guztiak gonbidatzen ditu Boluntarioen Arretarako Departamenduarekin harremanetan jartzea, 943 464 622 telefonoan.•