Urriaren 4an, arratsaldeko 16:00tan Usurbilgo Lanbide Eskolak Txileko Hezkuntza Ministeritzako "CHILE EDUCA" batzordeari harrera eman zion. Batzordeko 12 ordezkari etorri dira, Lanbide Eskola ezagutu nahian.
Zuzendaritza taldeak Lanbide Eskolaren egungo hezkuntza eskaintza azaldu zien eta, ondoren, txiletarrekin iritziak trukatu zituzten bere usteak azalduz.
Heziketa Zikloek dauzkaten instalazioak bisitatu zituzten, hala nola,
Administraritzako Enpresa Simulatua, Mekanika, Elektrizitate edo Mantenuko tailer ezberdinetan eta Energi Berriztagarrien Gunean luze aritu ziren.
Oso itxura ona hartu zioten ikusitako guztiari eta hainbat eredu Txilera eramateko aukeraz ihardun ziren, baita Txileko hainbat ikaslek Usurbilgo Lanbide Eskolan izan lezaketen Heziketa aukeraz ere.
Ondorioz, Usurbilgo Lanbide Eskolak Txileko ikasleek izan ditzaketen hezkuntza behar zehatzei erantzuteko aukerari ateak zabaldu dizkio.•