Dagoeneko erabakita geratu da zein bertsolari ariko diren Gipuzkoako Txapelketako final laurdenetan. Orotara 30 bertsolari ariko dira sei saiotan bananduak, Unai Muñoa eta Amaia Agirre tartean. Muñoak, urriaren 21ean kantatuko du Irungo Amaia Antzokian 17:00etan hasiko den saioan. Agirre, aldiz, urriaren 27an Eibarko Coliseo Antzokian ariko da 18:00etatik aurrera. Biak, final erdietako saiorako sailkapena eskuratzea dute helburu.
Otamendi, laugarren Getarian
Bestalde, Andoni Otamendi laugarren sailkatu zen Getariako sailkapen saioan eta ez da final laurdenetan izango. Otamendik saio txukuna burutu zuen eta kartzelako saioan satorraren paperean kantatutako bertsoak azpimarratzekoak dira. Azken sailkapena honakoa izan zen: Bixente Gorostidi (253,5); Jokin Labayen (250); Oier Aizpurua (248,5); Andoni Otamendi (243,5); Joxe Joakin Aizpurua (243,5); Aitor Urbieta (241,5).•