Oraingoan Alacanten izan da baina egunero jasaten dugun arriskua (gehiegizko abiadura, aurreratze desegokiak, etab.) paseatzen edo gure kirol gustukoena egiteko aukeratzen dugun edozein errepidean aurki genezake. Beste gai askorekin egin ohi den moduan (mugikorrak, gerrikoa, abiadura, etab.), noizko txirrindularien segurtasunaz jabetzeko kanpainak? Txirrindularien segurtasunerako kanpainak eskatzen ditugu. Hildako kopurua handitu zain al gaude?
Urteak dira txirrindularien eskubideen alde lanean ari garela, kirol hau praktikatzen dutenenganako errespetuagatik. Horregatik, "Bizirik errespeta gaitzazu" kanpaina jarri genuen abian, kirol hau praktikatzeko leku egokiak sortzearen beharraz agintariak kontzientziatzeko, baina gizartea ere kontzientziatu nahi dugu "bizikletak" eta txirrindularitza egiten duten guztiak errespeta ditzan, makina hauskor honek motordun auto indartsuekin elkar bizi ahal izateko.
Zoritxarrez, mezu hauek dagokion lekura iritsi eta esperotako emaitza eman aurretik denbora asko igarotzen da eta beste egun batez, bihotza hausten zaigu auto batek zikloturista kide bat hil eta beste hiru zauritu dituela jakindakoan. Euren kirol gustukoena eginaz goiza pasa besterik nahi ez zuten kideak.
Gidari baten axolagabetasuna eta injustizia eurekin grinatu da eta, berriro ere, amorruz eta saminez bete gaitu. Kide bat galdu dugu errepidean betirako eta beste hiru bizitza salbatzeko etapa gainditzeko ahaleginetan ari dira.
Familien saminarekin bat egiten dugu eta gure laguntasuna adierazten. Baita, bizikleta maite dugunon eskubideak defendatzen jarraitzeko konpromezua, gizarteak eta auto gidariek bereziki, bizikleta gainean pertsona bat doala uler dezaten.
Begirunearekin guztiontzat lekua dagoela ziur gaude. Horregatik, errespetu eta esperantza mezu hau bidali nahi dugu une samin eta triste honetan. Dagokionari iristea eta lau kide hauek luzeegia den zerrendako azkenak izatea da gure desioa.
Oskar Moreno
ERREDAKZIOAN ITZULIA