Senidetze lagunen gonbidapenari erantzunez, Landaberri Ikastolatik ordezkaritza txikia joan zen Oztibarrera. Egun eguzkitsua izateaz gain, bertan izandako giro ezin hobea izan zen. 700 lagun izan ziren bazkaltzen eta kantuak eta umore ona izan ziren nagusi.
Honetaz gain, pago bat landatu zuten ikastola berriko patioan. Pagoa izan da Landa Milaka Pago eta Euskara Biziago kanpainaren ikur nagusia. Eta pago landareak salduz lortu dute barne materialentzako dirua. Larunbatean, pago landareak erosi zituztenek hauek eskuratzeko aukera izan zuten.
Pagadia Donaixtin
Hurrengo hitzordua azaroaren 18rako, igandea, iragarri dute, Donaixtin. Egun horretan, berriro ere guztiak giro ezin hobean batuko dira, pago landareak landatzeko. Eta, ondorioz, pagadi berri bat sortuko dute.
Modu horretan, Manex Erdozaintzi-Etxart olerkari eta fraide frantziskotarrari omenaldi bikoitza egin nahi izan diote behe-nafarrek, euskara lagundu eta natura babestuz.•