Oria Beheko Odol emaileen elkarteak igande honetan hogei eta bost aldiz odola eman dutenei eta berrogei eta hamar odol-ateratzeetara (gizonezkoetan) eta berrogei (emakumezkoetan) iritsi direnei intsigniak edo saria eta diplomak banatuko dizkie. Eguerdian Orioko plazan elkartuko dira odol emaileak, ostean, San Nikolas Parrokian ospatuko den mezara joateko. Ondoren sarien banaketa burutuko da eta ekitaldi hau bukatzean, guztiek bazkaria izango daukate Orioko Balea Hotelean.
Herriko 23 odol emailek jasoko dute sariren bat. 25 odol ateratzeen intsignia eta diploma 10 pertsonek: Mariano Garcia, Arantxa Genau, Juan Pedro Giraldo, Mª Teresa Guijarro, Miren Iradi, Nerea Maiz, Ramon Salazar, Isabel San Miguel, Jesus Sañudo eta Arsenio Vegas. Hiru emakumek 40 odol ateratzeetara iritsi izanagatik: Mª Angeles Carabias, Arantzazu Celarain eta Josune Gaztañaga. 50 odol ateratzerengatik, aldiz, zortzi gizonezko izango dira: Pablo Anton, Ion Bautista Liceaga, Javier Muñoz, Mikel Urruzola, Oscar Varga, Ramon Zabaleta, Martin David eta Julian Ruiz. Sari berezia emango diete, Ignacio Urruzola (78 odol emate) eta Mª Teresa Benitori (69 odol emate). Honela, Odol emaileen elkarteak Oriora joateko autobusa antolatu duela gogora arazten du eta goizeko 11:30etan aterako da taxien geltokitik.•