Landaberriko guraso eskolak antolatutako “Nola hobetu eskola-familia arteko erlazioa?” tailerrak onespena izan du eta 12 guraso bildu dira lehenengo bi saioetan. Edurne Galindez HUHEZIko irakaslearen laguntzaz familia eta eskola arteko elkarlanaren garrantziaz jabetu, familiaren inplikazio mota desberdinak, oztopoak eta elkarlanerako teknikak eta estrategiak ezagutuko dituzte guraso hauek.
Oraindik bi saio geratzen dira, bata 22an eta beste 24an, baina familia-eskola harremana hobeto ulertzen dutela esan dezakete.•