IV. Mendi Topaketa bihar, Eibarren

Txintxarri 2007ko urriaren 19a

Eibarko Mogel, Errenderiko Langaitz eta Landaberri Ikastolek bi urtetik behin "Euskaraz bizi mendi topaketak" antolatzen dituzte eta laugarrena biharko antolatu dute.
Egitaraua goizeko 9etan hasten da. Urkizuko parketik Kalamua mendira, Elgoibar eta Markina bat egiten duten lekura, igoko dira eta tontorrean 11ak aldera topo egingo dute. Bertan, ongi etorri ekitaldia burutuko dute txistulari, bertsolari eta dantzariekin. Ekitaldia amaituta Arrate mendi aldera abiatuko dira (Eibar) eta bertan 13:00ak aldera topo egitea aurre ikusi dute antolatzaileek. Bazkaria ostean erromeria izango dute: trikitilari, dantza, jolas, tailer, etab. Topaketa hauek 17:30ak aldera amaituko dira.•