Txipa, korrikalarien denborak neurtzeko

Txintxarri 2007ko urriaren 19a

Urtero moduan, urtarrileko azken igandean korrituko da Ostadar Kirol Fundazioak antolatzen duen Lasarte-Oria Bai! herri krosa eta joan den astelehenetik izena emateko epea zabalik da. Hamabigarrena izango den edizioa berrikuntza nagusi batekin datorkigu gainera. Lasterketa hartzen ari den bolumena ikusita eta denborak zehatzago neurtzeko, korrikalari bakoitzak txip bana eramango duela adierazi digute antolatzaileek.

Aurreko edizioetan kronometrajearekin izandako arazoak ekiditeko asmoz, urtetik urtera gero eta jende gehiago proban laisterketa egitera datorrelako eta azken bi urtetan buruan zebilketana gauzatuz, antolatzaileeek txipa erabiltzea erabaki dute aurten lehendabizikoz. Antolatzaileek adierazi digutenez, “lasterketa egunean bertan banatuko ditugu txipak Michelingo frontoian goizeko 09:00etatik aurrera, bezpera arte ez baitizkigute Zaragozatik ekarriko. Hau azpimarratu nahi dugu, dortsalik eramaten ez duen inork ez baitu txipik jasoko. Norbaitek lagunen baten txipa jaso nahi izango balu, dortsala eraman beharko du”. Txipa lehen urtea erabiltzen dutela kontutan izanda, antolakuntzakoek kros egunean txiparen bila doazenek pazientzia piska bat izan dezaten eskatzen dute, dena hobekien atera dadin antolatu baitute.
Lasterketari dagokionez, aurreko urteko ibilbide bera mantendu dute antolatzaileek, hots, Okendotik abiatu eta helmuga leku beran izango duen 10,8 kilometroko ibilbidea. Baina hori helduentzat izango bada, txikienek ere izango dute euren trebezia agertzeko aukera “Kros Txikian”.

Izen ematea
Lasterketan parte hartzeko asmotan zaretenok lasterketa eguna arte izango duzue aukera. Joan den astelehenaz geroztik, izen ematea Ostadar Kirol Fundazioaren egoitzan egin behar da 17:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan. Lasterketa egunean, 09:00etatik 10:00etara egiteko aukera izango da Michelingo frontoian. Internetez, telefonoz edo faxez ere egin daiteke. Kasu hauetan, ezinbestekoa da diru sarreraren agiria bidaltzea. Diru sarrera ondorengo Kutxako kontu korrontean egin behar da: 2101 0096 15 0010764496.
Izen ematea aurretik egiten dutenek 14 euro ordaindu beharko dituzte, 11 bazkideek eta 19 egunerarte itxaroten dutenek. Prezio honetan txiparen fidantza, 5 euro, barne dago. Fidantza hau lasterketa amaieran itzuliko da, Okendo plazan bertan, helmugan.
Kros Txikirako izen ematea Lasarte-Oriako ikastetxeetan asteazkena bitartean egin daiteke. “Izen-ematea Ostadarreko egoitzan proba eguna arte egin daitekeen arren, ikastolan egitea gomendatzen dugu, Ostadarren jada 10-11 urtekoentzako dortsalik gabe eta 5 urtekoentzako kamiseta gabe geratu gara eta”.•