Berdinketa kadete mailako derbian

Txintxarri 2007ko urr. 22a, 02:00

I. Kadetea loke texas lasartearra 1 ostadar 1 loke texas lasart. Asier Sagasti, Ismael Pacheco, Jon Caballero, Joseba, Brais Ramos, Sufien Garmendia, Ander Iñigo, David Montes, Ivan Valverde, Mikel Castro eta Yeray Macias. ostadar Aitor Lizarazu, Mikel Begiristain, Mikel Rodriguez, Alain Garcia, Ander Zulaika, Dani Sebastian, Joseba Rekondo, Iñigo Rodriguez, Aaron Hernandez, Julen Dorronsoro eta Peru Llanos. Golak 1-0, Ivan Valverde. 1-1, Iñigo Rodriguez.

Larunbatean Michelingo futbol zelaian 2007-2008 denboraldiko lehenengo derbia jokatu zen, hau kadete mailan izan zen. LOKE Texas Lasartearra eta Ostadar aurrez-aurre.
Bi taldeek indartsu hasi zuten lehenengo zatia. Berdintasuna nabaria zen eta baloia jabez aldatzen zen behin eta berriro.
Hala ere, denbora aurrera joan ahala, Ostadarrek lekua hartu eta LOKEren atera behin baino gehiagotan iristea lortu zuen. Tamalez, baloia ez zen sareetan sartu eta lehenengo zatia husnako berdinketarekin bukatu zen.
Atsedenaldiaren ostean, bi taldeak golaren bila atera ziren.Partida berdintsua zirudien arren, laster nagusitu zen Ostadar.
Baloia ez zen zelai erditik pasatzen, LOKEren zelai erdian jokatzen zen, hain zuzen ere. Eta Ostadarrek gol aukera garbi dezente izan zituen. Hauetako batzuk marra azpitik ateratakoak izan ziren. Baloiak sareetan sartu nahi ez zuela zirudien.
Gainera, LOKEk sortutako kontraeraso bakarrean Ostadarren defentsen huts batez baliatuz, 1 eta 0eko igo zuen markagailura.
Hala ere, Ostadarrek ez zuen amore eman eta behin eta berriro sortu zuen arriskua LOKEren atean. Baina ez zuen zorte onik izan eta, epaileak bi gol ezereztu zizkion.
Azkenean, falta baten ostean, baloia jaurti eta Ostadarreko jokalari batek ate barrura bidali zuen baloia, berdinketa lortuaz.
Baina Ostadarrek garaipena bilatzen zuen eta gol aukerak egiten jarraitu zuen. LOKEk ongi eutsi zion Ostadarri eta markagailua mantentzea lortu zuen, nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin jolastu, Ander Iñigo kaleratua izan baitzen. Eta LOKEk azken minutura arte sufritu behar izan zuen.

Hurrengo partidak
Hala ere, entrenatzaileen aburuz, taldeek ez zuten ongi jokatu eta berdinketa merezia zen.
Berdinketaren ondorioz, Ostadarrek bigarren postua eskura dezake sailkapenean eta LOKEk 5 punturekin bosgarrena.
Hurrengo astean, LOKEk atsedenaldia du eta Ostadarrek Intxurreren aurka lehiatuko da.•