Joan den ostiralean Molinaren omenezko VII. txapelketa jokatu zuten hainbat lasarteoriatarrek Ultzamako golf zelaian. Guztira 17 jokalarik hartu zuten parte eta antolatzaileek adierazi dutenez, "denak forman daude eta txartela ezin hobeak eman zituzten partida amaieran". Sailkapenari dagokionez, scratch modalitatean Joakin Oroz izan zen garaile 31 punturekin eta handicap modalitatean, berriz, Jose Luis Ilundain izan zen garaile 42 punturekin. Antolakuntzakoek "scotti" lasarteoriatarraren jokoa azpimarratu zuten: "Oso progresio polita izan du eta meritu handiko kolpeak eman zituen".Carlos Gainza zelaiko kapitaina izan zen eta berak banatu zituen sariak irabazleen artean.•