Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak 2007-2008 ikasturtean alebinek kirol arlo desberdinak praktikatu dezaten aukera eskainiko du: herri kirolak, judo, esku pilota, urpekaritza, karatea, tenisa, kometen hegada, boloak, squash, patinajea, bizikleta jolasak, atletismoa eta kirol egokituak. Kirol jarduera hauek dohainekoa izango, larunbatetan 12etatik 13:30ak bitartean Udalaren Kirol Instalazioetan, azaroan hasi eta maiatza bitartean.
Kirol jarduera hauetan parte hartu nahi duenak lehenbailehen Udal Kiroldegiko bulegoan izena eman behar du, plazak mugatu beharra gertatuez gero inskripzioaren ordena hartuko baita kontuan. Eta ikasturtean zehar parte hartze jakin bat egiaztatzen dutenen artean, kurtso bukaerako festan antolatzaileek egingo duten kirol materialaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.•