LOKEko Esteban Martinez judoka, garaile Santanderreko txapelketan

Txintxarri 2007ko urriaren 22a

Denboraldiko martxa hartzen ari dira Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko judokak. Hainbat txapelketetan parte hartu dute hilabete honetan eta sariak batzen jarraitzen, Esteban Martinez gaztetxoaren txanda izan da oraingoan.
Esteban urriaren 6 eta 7an Santanderreko Nazioarteko La Salle txapelketan lehiatu eta garaipenarekin itzuli da. 46 kiloz azpikoen mailan, LOKEko ordezkariak garaipena erdietsi zuen. Parte hartu zuen hiru borrokaldietan garaipena lortu eta, ondorioz, lehenengoa izan zen azken sailkapenean.
Bestalde, pasa den asteburuan, Amaia Curiel, Leire Zubizarreta eta Asier Sagasti Paun lehiatu dira maila handiko txapelketan.
Amaiak bost borrokaldi izan zituen eta meritu handiko hirugarren postuan sailkatu zen.
Leirek, aldiz, ongi hasi zuen lehiaketa eta lehenengo borrokaldian gailentzea lortu zuen. Zoritxarrez, ondorengo hiru borrokaldietan ezin izan zion lehenengoan emandako mailari eutsi eta galdu zituen.

Infantilak Sauvignonen
Bidaiekin jarraituz, pasa den asteburu honetan Josu Olmos, Abayuba Gutierrez, Iñigo Matxain, Imanol Gonzalez, Mario Garrido eta Esteban Martinez infantilak Sauvignonen, Frantzian, lehiatu dira.•