Sasoeta-Zumaburu eskolako irratiak, Esazu Irratiak, ikasturte berriarekin batera uhinetara salto egin du. Udan atsedenaldia egin ondoren, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasleek otiralero 9:45etan hasi eta ordu betez eskolako eta Lasarte-Oriako kontuetaz arituko dira zuzenean, FM 105.5 frekuentzian.
Irratsaioko programazioa anitza eta zabala da: berriak, elkarrizketak, bertsoak, ipuinak, asmakizunak, txisteak, errezetak, antzerkiak, musika, etab.
Irratia berrikuntza batekin eman dio hasiera denboraldiari, bloga egin dute: www.blogari.net/sasoeta. Bertan irratiari buruzko informazioa aurkitzeko aukera eskaintzeaz gain, eurekin kontaktuan jarri zaitezkete: “edozein iradokizun edo gai interesgarririk ikusten baduzue gustura erantzungo edo gure irratsaioan gehituko dugu”, dio arduradunak.•