Igandean goizeko 11:30ak, taxien geltokia, Lasarte-Oriako Odol emaileak Oria Beheko Odol emaileen elkarteak antolatutako bilkurara abiatu ziren, aurten Orion batu baitira. Hitzordua eguerdian Orioko plazan, han elkartu eta San Nikolas Parrokian ospatu zen mezan parte hartu zuten. Elkarteko ordezkariez gain, Gipuzkoako Odol emaileen lehendakaria Xabin Urzelai egon zen eta honek oroigarriak banatu zizkien herri bakoitzeko sarituei. Ostean, eguna era ezin hobean bukatzeko Orioko Balea Hotelean bazkaria izan zuten.
Lasarte-Oriako sarituak
23 odol emailek jaso zuten sariren bat: 25 alditan odola emateagatik intsignia eta diploma 10 pertsonek; 3 emakumek, 40 odol ateratzeetara iritsi izanagatik saria eta diploma; 50 odol ateratzerengatik zortzi gizonek; honetaz gain, Odol emaile sari berezia eman zieten, Ignacio Urruzola (78 odol emate) eta Mª Teresa Benitori (69 odol emate).•