Oharraren arabera, bataioak hilean behin egingo dira eta hilabete bakoitzean hizkuntza batean egingo da, hau da, hilabete batean euskaraz, bestean gazteleraz. Bi parrokietan egun berean, hizkuntza berean eta ordu berean, 13:30tan, izango dira. Eta ez da eukaristiarik egingo. Beraz, haurra bataiatu nahi dutenek bulegoan galdetu beharko dute eguna eta hilabete bakoitzeko hizkuntza.
Ezkontzei dagokionez aldaketa dezente egongo dira. Batetik larunbat goizetan parroki bakoitzean bi ezkontza besterik ez dira ospatuko eta hauek 12:00tan eta 13:00tan izango dira. Honetaz gain, data zehatz batetan bi ordu hauek herritar ez diren bikote batzuekin harturik baleude, eta herriko bikote batek egun horretan ezkontzea nahiko balu, hirugarren ezkontza egingo litzateke.
Bestetik, larunbat arratsaldetan ezkontzea nahi baldin bada, herrikoei bakarrik ezkonduko zaie eta Oria, Zubietan eta San Estebanen, parroki elizetan ez.
Ezkongaiak kanpotarrak baldin badira, apaiza ekarriko beharko dute eta ezkongaiak herritarrak izanik apaizei herritik kanpo ezkontzea eskatzen badiete, artzapez- barruti eremutik ez direla irtengo jakitera ematen dute.
Azkenik, Zilarrezko eta Urrezko Ezteiak, larunbatetan, beste ezkontzen tratamendua hartuko dutela aipatzen da eta igandetan baldin badira Parrokiko mezetan ospatu beharko direla.
Hiletetan ere zera adostu da, gorputzarekin egiten direnak 18:30etan izango dira eta hau gabe, 19:00etan. Gainera, egun berean bat baino gehiago baldin badira, elkarrekin egitea proposatuko da.
Eukaristietan ere aldaketak daude, honela astean zehar Brijiden kaperako 11etako meza mantentzen da, baina arratsaldekoa, 19:30etakoa, astelehen eta astearteetan Zumaburun egingo da eta asteazkenetik ostiralera San Pedron. Larunbata eta jai bezperetan meza elebidunak 11:00etan Brijidetan, 18:00etan Atsobakarren eta 20:00etan Zumaburun; euskarazkoa, ordea, 19:00etan San Pedron. Igande eta Eliz jaietan San Pedron elebiduna 9:00etan eta gazteleraz 12:30ean, Zumaburuko elizan euskaraz 10:30etan eta gazteleraz San Pedron antzera 12:30etan. Brigidetan elebiduna 11:00etan eta ordu erdi geroago, 11:30ean, Oriako Karmengo kaperan.
Bulego orduak astelehena eta asteartetan eukaristia ostean 20:00etatik 21:00tara.
Asteazkenetan San Pedron goizez 12:00tatik 13:00tara eta arratsaldez meza ostean 20:00tatik 21:00tara. Ostegunetan eta ostiraletan ere arratsaldeko ordutegia egingo da.•