Esperientziaren Eskolak ikasturte berriari hasiera eman aurretik, ekitaldi bat egin dute asteazkenean Danok Kideko egoitzan. Batetik, laugarren promozioko ikasleen artean diplomak banatu zituzten eta aurtengo ikasle berriei, bosgarren promozioko hogei ikasleei, ongi etorria egin zieten.
MUGABEko zuzendariak, Merche de Pedrok, diplomak banatu zituen iazko hogeita bat ikasleen artean. Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Juan Ramón Larrañaga Mercerok ikasleak zoriondu zituen eta MUGABEk Esperientziaren Eskolekin egiten duen lanaren garrantziaz aritu zen.
MUGABEKO Eskolak
Esperientziaren Eskolak MUGABEk antolatzen ditu eta ondorengo Eskolek osatzen dute: ACEX (E.H.U.ko Esperientziako Gelen ikasle ohiak), GUESKE (Goierri-Urola Garaikoa), HELDUEN HITZA (Donostikoa), KOSTAN ELKARTEA (Zarauzkoa), INGEMA (Matiako Institutu Gerontologikoa) eta DANOK KIDE (Lasarte-Oria).
Danok Kideko arduradunek horrela deskribatzen dute Esperientziaren Eskolako: "Elkartrukerako gune irekia da, non pertsona helduek formatzeko eta esperientziak elkartrukatzeko baliabideak aurkitzen dituzten. Eskolan jasotzen duten heziketa eta kultura mailari esker gizartean modu positiboan eragin dezake".•