Azken udal-hauteskundeetan zinegotzi bat lortu ondoren, Gobernu taldearen jarrera berdina izaten jarraitzen duela egiaztatu dugu: galderei eta iradokizunei itxita dago, ez du erantzunik ematen eta okerrago oraindik, gu kontutan ez hartzen saiatzen da. Hauteskundeen aurretik jarrera honen arrazoiei buruz zalantza genuen, ezjakintasuna ala koldarkeria? Orain badakigu Udalean benetan gertatzen dena eta denek ezagutu dezaten nahi dugu.
Udal gobernu taldeak ez ditu erabilera demokratikoa gustuko, ezta hauekin konbentzitzen ere. Gobernura iristerakoan hots goraz auditoriak egin behar zituztela agintzen zutenek, egun ez dute Ohiko Komisiorik antolatu. Oposizioko galderei ez ohiko komisioetan soilik erantzuten diete - horrela edonork agindu dezake. Gainera, galderak egin ez daitezen saiatzen dira eta sesioa erantzun gabe amaitutzat jotzen dute. Itzelena: oposizioko zinegotzien ahotan esan ez dituztenak jartzen dituzten aktak onartzen dira. Hitz egiten ez uzteak, galderarik egiten ez uzteak, azalpenik eman ez dezaten, besteek esaten dutena okertu... Honek guztiak zer ekartzen dizue gogora? Hobeto ez esan. Baten batek DEMOKRAZIA ikasgaia azaltzen zen egunean piperra egin zuen edo siestan harrapatu zuen.
Gezurra esan digute guri, hitz egiteko boterea ukatu digute, baita komisioetan galdetzea ere; gure galderei erantzun baino lehen sesioak bukatutzat eman dituzte, eta honetaz gain, gure erantzunak okertu dituzte. Jaun andreok bizi garen gizartea DEMOKRATIKOA da. Alkatearen lana agintzea da eta gurea honek ongi egiten duela egiaztatzea, herritarrak ez dituela engainatzen begiztatzea, delituak eta irregulartasunak egiten ez dituela, eta egiten baditu, hauek salatzea. Zer daukate ezkutatzeko? Zergatik berri ematearen izua? Hau guztia tapatzeko duten grinak asko pentsa arazten digu.
Ah, eta hemen esandako guztia dokumentatua dugu: datak, lekuak, komisioak, lekukoak, aktak... guztia egiaztatu nahi duen gozamenerako. Lehenengo gezurretik, Sasoetako ikastola konpontzea bere gauza ez zela esan zutenetik. Ba azkenean izan da. Eta konpondu arazi diegu, hori bai, diruaren %60a Eusko Jaurlaritzak jarri du. Hau bai herria!
Ana Isabel Prieto, LOHP