Musika Eskolak zuzendari eta kontseilu berria ditu

Txintxarri Aldizkaria 2007ko urriaren 25a

Lasarte-Oriako Musika Eskolak zuzendari eta eskola kontseilu berria aurkeztu ditu. Eskolako zuzendaritza Iñigo Peñaren eskuetan jarri dute eta Josu Izagirreren lekua hartu du oraingoan. Eskarmentu handiko pertsona dugu Iñigo, aitzinean ere zuzendari lanetan egona baita.
Kontseiluari dagokionez, irakasleen taldeko kideak aurkeztu dituzte; gurasoen elkarteko kideak, berriz, hautatzeko daude, aurreko kideen, Txema Valles, Borja Rosales eta Berta Egitegiren bi urteko ordezkaritza bukatu baita. Honela, gurasoen hiru ordezkariak aukeratzeko bilera azaroaren 27an, arratsaldeko 19:30ean, izango da eta ikasleen gurasoen bertaratzea eta parte hartzea eskertuko litzatekeela jakin arazi dute. Hautaketa egin ostean, eskola kontseiluaren lehenengo bilera abenduaren 15ean burutuko dute.