Kalbario bidea, zabalik

Txintxarri 2007ko urriaren 26a

Kalbario bidea kotxeei itxita denbora luzean egon da saneamendu sistemarako bultzada hodia sartzeko. Aste honetan ireki dute behin-behingoz. Kotxez Kalbario bidetik gora joan daiteke orain, baina ez kiroldegiko norabidean. Elizaren aurrekaldean oinezkoentzako gunea eta plaza egingo dituzte. Teknikarien iritziz, sei hilabetetan obra guztia amaitua egongo da.•