Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den igandean Arrieskalletako bazkideek Urbiara eta Oñatiko Arrikrutz kobazulora egin zuten txangoa. 54 lagun joan ziren, haur, gazte eta heldu. Eguraldia lagun, eguzkiaren epeltasunean bazkaldu zuten eta ausartenak Aizkorriko tontorrera igo ziren. Arratsaldean kobazulora egin zuten bisita eta paraje zoragarriak ikusteko aukera izan zuten. Nekatuta baina gustura, beste txango bat egiteko gogoz eta asmoz itzuli ziren. Bestalde, sukaldaritza eta sagardo dastatze ikastaroak martxan jarri dituzte.•