Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruntzaldeko Udalek eta Kutxak, bi erakundeen arteko harremana euskaraz bideratzea helburu duen lankidetza hitzarmena sinatuko dute gaur eguerdiko 12:00etan Kutxaren Donostiako Andia kaleko ekitaldi-aretoan. Ekitaldi publiko honetan egongo dira, besteak beste, Xabier Alkorta Kutxako Zuzendari Nagusia, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatua eta Lasarte-Oria, Astigarraga, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo alkateak eta Andoaingo euskara zinegotzia.•