Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udalbatzarrak ohiz kanpoko bilkura egingo du gaur 09:30etik aurrera jendaurreko ekitaldian. Eguneko gai-zerrendan sei kontu izango dituzte hizpide: ontzat ematea 2007ko ekainaren 16an, 26an eta 27an, eta uztailaren 12an eginiko bilkuren aktak; 2007. urterako Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda aldatzeko proposamena; pertsonal funtzionarioarentzat erreserbaturiko lanpostuei dagokienez, “Obretako eta Udalaren Zerbitzuetako Burua” izendatuko den lanpostu bat sortzea; 2007. urterako lanpostuen zerrenda aldatzeko proposamena, lan-kontratuko langileentzat erreserbaturiko lanpostuei dagokienez, atezain lanpostuen hizkuntz eskakizuna eta deitu behar direnen derrigorrezkotasun-data; hiri hondakin eta horiekin parekagarri diren industrialdetakoak biltzea; AGITAXen idatzia 2008ko hiri tarifa onartzearen gainean; 2008. Urterako Ordenantzak aldatzeko espedientea onesteko proposamena.•