Aurreko larunbatean Gipuzkoako Bertso Txapelketako final laurdenetako bigarren saioa jokatu zen Irungo Amaia antzokian eta bertsolarien artean Unai Muñoa genuen. Aretoa jendez lepo zegoen, 600 bertso zale inguru bildu ziren. Lanaldia Martin eta Muñoak hasi zuten 8ko nagusian eta lehiaketa aurrera zihoan heinean puntuak batzen joan zen Muñoa, baina oso ondo aritu arren, final aurrekoetarako zuzeneko txartela Uxue Alberdik lortu zuen. Muñoa hirugarren sailkatu zen. Hala ere, aukera handiak ditu final aurrekoetara pasatzeko. Gipuzkoako Bertso Txapelketako sailkapen funtzionamendua azaldu digu Muñoak. 30 bertsolarietatik 18 finala urrekoetara pasako dira. Final laurdenetako saio bakoitzeko bost irabazleak zuzenean pasako dira eta gainontzeko hamahiru sailkatuak, puntuazioaren arabera erabakiko dira. Momentuz, bi saio jokatu dira eta Muñoa 2.na dago, beraz final aurrekoetara pasatzeko aukera asko du: “sailkapenean atzetik 8 lagun ditut eta final aurrekoetara pasatzeko behar dudan bakarra, guztietatik lauk nik baino puntuazio baxuagoa izatea da. Beraz, aukera handiak ditut. Baina, gerta daiteke ere gainontzekoek bere bizitzako saioa egitea. Aukera honi ere, txirrikitu txiki bat utzi behar zaio” esan digu.
Bigarren aldia da Muñoa final laurdenetara iristen dela, baina aurrekoan final aurrekoetako langa ezin izan zuen gainditu.
Amaia Agirre, bihar
Amaia Agirrek final laurdenetan egingo du estreinaldia eta bihar rratsaldeko 17:00etan Eibarko Coliseo antzokian kantatuko du. Asteleheneko TXINTXARRIn saioaren berri emango dizuegu.•