Dardo txapelketa soziala bihar Alson

Txintxarri 2007ko urriaren 26a

Elbarritu fisiko eta psikoak gizarteratzeko helburuarekin lanean diharduen Jalgune elkartearen eskutik, dardo txapelketa izango da Also tabernan bihar arratsaldean. Hitzordua 16:30ean jarri dute eta borondatearekin trabak eta mugak gainditu daitezkeela erakutsiko dute berriro ere.•