Zer da inkontinentzia?
Zolu pelbikoko gaitza bat da. Bertako giharrak tonua galtzen dute, orduan ez dira gai txizari eusteko. Ohikoena txizari ez eustea da, baina posible da ere, ez kakari, ez puzkarrei eustea.
Harrisku taldeak zeintzuk dira?
Emakumezkoetan gizonezkoetan baino gehiago ematen da, anatomia hutsarengatik. Gizonezkoen uretra 12 zm eta emakumearena 4zn neurtzen ditu. Emakumea erditzerakoan zolu pelbikoak asko sufritzen du. Gizonezkoetan inkontinentzia ematen da, batez ere prostata kentzen denean. Prostatan minbizia dagoenean, kentzerakoan askotan barneko esfinterra moztu behar dute, orduan kontrola ere galdu egiten da.
Emakumezkoen artean zeintzuk dira arrisku gehien dutenak?
Haur aldi asko izan dituztenak, menopausia pasatzen ari direnak, ebakuntza pelbikoak izan dituztenak eta kirolariak. Harrigarria izan daiteke kirolarien artean gertatzea, baina oso normala da. Euren kirol jardueretan, adibidez, abdominalak lantzen direnean, zolu pelbikoa ez. Beraz, abdominaletan presio asko egiterakoan, biszerak gora eta bera egiten dute. Presioa bera egiten duenean, zolu pelbikoko giharrak ondo prestatuak ez baldin badaude pixkanaka behera joaten dira, inkontinentzia sortaraziz. Abdominalekin lan asko egiten den ariketetan oso ohiko da, baina baita aerobika, atletismoa, saskibaloia, tenisa, etbetan.
Inkontinentziaren aurrean aholkurik?
Inportanteena prebentzioa da. Jakitea zein elementu izan daitezkeen gaitza hau ekar dezaketenak eta hauek landu. Batetik, oso inportantea da emakumea zolu pelbikoaren kontzientzia izatea, alegia, zer dagoen hor jakitea. Gure kulturarengatik, gure heziketarengatik bagina gai tabua izan da beti. Askok ez dakite zer dagoen hor. Beraz zolu pelbikoko giharrak lantzerako garaian zaila da, zer mugitu behar dugun ez dakigulako.
Nola lortu pertsona batek gihar horien jabetasuna eduki dezan, kontrolatu ahal izateko?
Lehenengo eta behin gorputzaren kontzientzia hartu behar da. Behin dakigula zein giharra dauden zolu pelbikoan eta zein lan egiten duten eta, orduan hauek lantzen hasten gara. Orduan, tratamendua "sinplea" da, baina zaila iristea. Inportanteena da norbera gai izatea kontrakzio perineal bat egiten.
Zeintzuk dira fisioterapiak eskaintzen dituen tratamenduak?
Teknika asko daude, baina gehien erabiltzen dena, sondaren bitartez erabiltzen dena da: sonda batek giharren aktibitatea neurtzen da. Hasierako saioetan jendea asten da sabelarekin, ipurdiarekin, ahal dunarekin indarra egiten eta bat batean piko bat ematen du sonda honek, beraz, modu honetan pertsona horri esfortzua nola eta non egin behar duen laguntzen diozu. Bola txinatarrei buruz asko hitz egiten da: bolaren barnean bola txikiak daude, beraz, hauek mugitzen diren bitartean baginan sartuta dagoen bola hori paretaren gainean estimulu mekaniko bat egiten du eta kolpe txiki horiek kontrakzio txiki bat eragiten du. Eta bola hau ondo erabiltzeko mugimendua behar da, eserita zaudela ez du funtzionatzen eta ez da komeni ordu asko jarraian jartzea. Giharrak lantzeko bola bat sartzen da eta bi sartzen direnean, hori bizioa da.
Inkontinentziak zertan eragiten du emakumearen bizitzan?
Inkontinentzia arazoa larria da, baina ez du bizitza arriskuan jartzen. Baina, izugarrizko eragina du bizitza kalitatean. Azken finean, arazo hau jasaten dutenek sozialki oso gaizki pasatzen dute, ez direlako seguru sentitzen, beti uste dute usaia botatzen dutela eta askotan pixkanaka isolatzen eta etxean gelditzen bukatzen dute. Arazo honi, orain arte, egia esan, ez zaio garrantzirik eman eta medikuek ere ez zuten honi buruz hitz egiten, gai tabua izan da. Egun, badirudi garrantzia hartzen ari dela eta mediku eta terapeutikoen artean gero eta espezialista gehiago ateratzen ari dira. Ikusten ari da, zorionez, ez dela lotsatzeko kontu bat, oso ohikoa da.
Behin inkontinentzia edukita zolu pelbikoko giharrak osatu al daitezke?
Bai, aukera dago, baina mailaren arabera. Lau maila desberdindu ditzakegu: gradu arinekoak posible da errehabilitatzea fisioterapia edo bestelako terapien bitartez. Baina, egia da, zolu pelbikoa oso minduta baldin badago, edo bertako ehuna hautsita dagoela baldin bada arazoa, lesio fisikoa dagoela alegia, fisioterapia aldetik ezer gutxi egin daitekeela eta zirugiara jo behar dela. Nahiz eta zirugia egin, oso inportantea eta komenigarria da fisioterapia egitea, ebakuntza eta gero oso lagungarria litzatekeelako.•