Infantilak, ongi Sauvignonen

Txintxarri 2007ko urriaren 26a

z Esteban Martinezek hirugarren postua eskuratu du

LOKEko infantilek lan ona egin dute Sauvignongo judo lehiaketan. Esteban Martinez eta Mario Garridoren 3. eta 5. postuak aipagarriak dira, baina baita Abayuba Gutierrez, Josu Olmos, Imanol Gonzalez eta Kiara Tobajasen lehiaketa ere. Bestalde, bihar goizean Espainiako sanbo txapelketa ospatuko da junior mailan Anoetan. Beñat Elizaldek, Eneko Aranburuk, Joseba Izagirrek eta Julen Sasiainek hartuko dute parte. Amaitzeko, Eneko Aranburu eta Arrate Oiartzun Kirolari Promesaren sarirako izendatu dituzte.•