Txintxarrik orrialde digitala martxan jarri du

Txintxarri Aldizkaria 2007ko urriaren 26a

Hemendik aurrera www.txintxarri.info orrialdean Txintxarrin argitaratzen den azken informazioa irakurri ahal izango duzue: albisteak, elkarrizketak, oharrak, zerbitzuak, agenda, guardiako farmaziak, etab. Orrialde honetan ere urte osoan zehar argitaratu diren paperezko edizioak irakurri eta eskuratu ahal ditzakezue. Euskarazko hainbat hedabideetara jotzeko lotura zuzena aurkituko duzue bertan: Noaua!, Aiurri, Berria egunkaria, Hernaniko Kronika, Argi astekaria eta Sustatu. Orrialde honek Hiztegi desberdinak erabiltzeko aukera ere eskaintzen dizue. Eta asteburuan zein eguraldi egingo duen jakin nahi baduzue, Euskalmeteko orrialdea kontsultatu dezakezue www.txintxarri.inf orrialdetik.