David Martin lasarteoriatarra gizonezkoetan, Madelaine Mackie eskoziarra emakumezkoetan eta Jose Antonio Iglesias oriotarra elabrrituetan izan dira aurtengo Lasarte-Oria Bai! Kroseko irabazleak.
Orotara 1.230 izan ziren irteera hartu duten korrikalariak eta horietatik berrehundik gora herritarrak izan dira.
Eguraldi ona lagun, urtero moduan giro zoragarria izan da lasterketak iraun duen bitartean nahiz ondoren.
Aurtengo berrikuntza nagusia txipa izan da eta denborak zehatz-mehatz neurtzeko balio izan du.
Kros Txikian, urtero legez, haurrak gogo biziz gurasoak albotik animatuz zituztela.
Aurtengoa joan da eta atseden egun batzuk hartu ondoren, hurrengoan pentsatzen jartzea tokatzen da.
Ikusgai jarri ditugu epaileek emandako sailkapenak eta helduen lasterketako nahiz kros txikiko argazkiak.