Martin Moreno Zerbitzuetako Batzordeko buruak, “azken egunetan udalerrian eman diren ekintza bandalikoak” salatu nahi izan ditu prentsari eginiko adierazpenetan. Hain zuzen ere, bi kontu plazaratu ditu. Batetik, “Zumaburu auzoan txikitu dituzten kaleko bost argi”. Morenoren hitzetan, “halakoak egiten dabilena udalerriaren aurka ari da eta neurriak hartuko ditugu berriro gerta ez dadin”.
Bestalde, Txitxardin jatetxetik aurrera Antxisu bailara inguruan dagoen arrain-hazkuntzarako ikerketa laborategian egindako apurketa ere salatu du Morenok. Alboko argazkietan ikusi daitekeen bezala, pasabidea apaintzen zuten altzairuzko soka eta euskarriak hautsi dituzte eta egun ez daude.
Halakorik gehiago ez gertatzeko ez aipatu bi lekuetan ez beste inon, “zaintza zorrotza” egingo dutela iragarri eta “nork egin duen jakiten badugu, kalteak ordaindu beharko ditu” erantsi du.•