Lasarteko-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak, Kirol Elkarteek 2007ko dirulaguntza arrunten eskaerak aurkezteko epea ireki duela jakin arazi du. Eskaerak Udalaren Erregistroan aurkeztu behar dira eta hainbat dokumentu atxiki beharko zaizkio: elkartea zein taldek osatzen duten eta zein mailatan hartzen duten parte, fitxa federatuen kopurua, elkarteak dituen bazkide kopurua, 2006-2007 denboraldiko kirol memoria, 2007-2008 denboraldirako kirol egitasmoa, 2006. ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa eta 2007 urteko aurrekontua.
Eskatutako informazioa aurkezten ez duten eskaerak kontuan hartuko ez direla azpimarratu du Kirol Zerbitzuak. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaitzen da.•