Elbarritu fisiko eta psikikoen gizarteratzean egiten duten lanari jarraiki, Dardo Tirada Soziala izan zen herenegun Also tabernan Jalgune Elkarteak antolatuta. Hogei eta hamar partehartzaile elkartu ziren eta bikoteka, nork punteria hobea izan neurtu zuten.
Halakoetan garaipena gutxienekoa den arren, Xabik eta Iñakik erakutsi zutela trebezia onena esan behar da baina benetan azpimarratzekoa, guztiek arratsalde ederra pasa zutela eta integrazioaren bidean urrats berri bat eman zutela.
Atzokoa amaituta, lanean dihardute Jalguneko begiraleek eta abenduaren 3an ospatuko den Adimen Urritasuna duten pertsonen egunerako ekintzak antolatzen ari direla aurreratu digute.•