Gobernu taldeak atzera bota ditu oposizioaren enmendakin guztiak

Txintxarri Aldizkaria 2007ko urriaren 29a

Bestelakoak ere eztabaidagai izan bazituzten ere, 2008 urterako ordenatza fiskalak aldatzeko espedientea onesteko proposamenarekin eman zuten denbora gehien. Bi ordu luzeren ostean eta oposizioko taldeek orotara aurkezteko 38 enmendakinak aintzat hartu gabe, datorren urterako ordenantzak eta udal tasak onetsi zituzten.

Ekonomiako, Ogasuneko eta Ondareko Batzorde Informatiboak eta Kontuetako Bereziak urriaren 23an egindako bileran hartutako dikataminaren aurrean, oposizioko alderdiek aurkeztutako 38 zuzenkizunak banan banan azaldu, eztabaidatu eta bozkatu zituzten ostiralean. Bakar bat ere ez zuten onartu eta PSE eta EB alderdien botuekin, aurrera atera ziren gobernu taldeak proposatutako Ordenantzak.

Alderdien erreakzioak
Gobernu Taldea osatzen duten bi alderdiak gustura agertu dira onetsitakoarekin “iazkoarekin alderatuta hobekuntzak eman direlako eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko pentsatuak daudelako”. EAEren iritziz, “hogeitik gora enmendakin aurkeztu ditugu eta bakar bat ez dute aintzat hartu. Ez genuen halako jarrera itxia espero”. PPko ordezkariak kritikatu egin du eredu fiskala eta “zergak jaistearen alde egin dugun alderdi bakarra izan gara” erantsi.
EAJ, EA eta LOHP alderdietako ordezkariak ere ez dira ados agertu.•