Amaia Agirre Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final erdian izango da larunbateko garaipenari esker. Modu horretan, zuzeneko sailkapena erdietsi du geratzen diren final laurdenetako bi saioen puntuazioen zain egon gabe.
Amaiak saio borobila egin zuen Coliseo antzokian bildu ziren 500 bertsozaleen aurrean. Behar bada, kartzelako lanean jo zuen goia Amaiak: etxeko balkoian zaude; baliteke hemen zauden azken aldia izatea. Drogazalearen rola aukeratu eta maila handiko hiru bertso eder eta konpleto bota ditu Amaiak, goitik beherakoak, adituek dioten bezala.
Amaieran, Amaia Agirre garaile 493 punturekin, Iker Zubeldia (476) eta Iñaki Zelaiaren aurretik (476). Larunbateko puntuazioekin, Unai Muñoak ere gertuago du final erdietarako sailkapena.•