Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Andre Joakina -eneako haur eskolako langileek itxi dute Clece S.A. enpresarekin beren lan baldintzak arautuko dituen akordioa. Negoziazio prozesua luzea izan bada ere, LAB-ek balorazio baikorra egiten du langileen soldata igoera, batez ere hezitzaileena, nabarmenki igo delako. Era berean, asteko lanaldia 35 ordukoa izango dute eta egonkortasuna emango dien subrogazioa ere jasotzen da, hau da, etorkizunari begira haur eskolaren gestioaren esleipena beste enpresa batek hartuko balu, langileek egungo lan baldintza guztiak mantenduko lituzkete. Gatazka honek herri mailan oihartzun handia eduki du eta askok beren elkartasuna adierazi badute ere, bereziki egoera modu zuzenean pairatu eta beren babesa eskaini duten gurasoak eskertu nahiko genituzke. Azkenik, udaleko alderdi politiko guztiei eskatuko diegu, ez dugula gure aldarrikapen nagusian etsiko eta hartu ditzatela neurriak udal zerbitzu hau partzuergoan sartzeko.