Zure ohorean

Txintxarri 2007ko urriaren 29a

Lasarte-Orian dugu alkatea, hizketan oso trebea
bere talante erakusten du, baita ere patxadea
YOUTUBEn sartu eta ikusi, mantentzen duen linea
garai hontako galdera dugu, batzuk genuen fedea
dagoeneko zikindu duzu, herritarren ohorea.

Ezker Batuan gustura daude, bere baimena omen duzu
ados daudela dirudienez, ez bait daude oso kexu
hau ulertzea zaila bai zaigu, esan liteke konplexu
jakin nahi nuke nora iristen den elkar duten konpromezu
ez dute nahiko guk onartzea hainbesteko estropezu.

Eta alkatesa, gaizki omen dago, hauteskundearen ostean
ta horregatik nahastu omen zen, zifrak eman zituenean
gaixo ba zaude, ez al da hobe lehenengo sendatzea?
zure ohore altu dagola, zeuk jarritako topean
kosta zitzaidan lo egitea, irudi haiek ikustean.

Jose Ramon San Sebastian